2022 honetan lehen aldiz jo dute gaur herrikideen aurrean Bergarako Musika Bandakoek. Aurtengo urtea, gainera, berezia da bandarentzat, 190 urte betetzen dituelako. Hasiera batean bost abestiz osatutako programa prestatu dute, tartean, bideoan entzun daitekeen eta 1964an Miguel Gonzalez Bastidak idatzi zuen El Carloteño eta Enrike Txurrukak 2021an egin zuen Santa Ageda-ren moldaketa. Baina azkenean bi bis ere jo dituzte; horietako bat, Johann Straussen Radetzky martxa ezaguna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.