Soraluce Bergara ezin izan da igoera faserako sailkatu

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urtarrilaren 30a

Etxeko taldeko jokalari bat, atezainaren aurrean, jaurtitzeko prest.

Gaur partidu erabakigarria zuen Joseba Elorzak zuzentzen duen taldeak, gutxienez berdinketa behar baitzuen sailkapeneko lehen seien artean sartu eta igoera fasea jokatzeko. Hala ere, bergararrek Pulpo talde indartsua eduki dute aurrean eta ez dute "eman beharreko maila" eman, entrenatzaileak azaldu duenez. Hori dela eta, 29-38 bukatu da partidua.

"Ez dugu egin beharrekoa egin, eta gu baino gehiago izan dira. Sailkapeneko beheko taldeen aurka barkatu ostean, azken partiduan talde on baten aurka jokatu behar izan dugu sailkapena, eta ez da posible izan", nabarmendu du entrenatzaileak. Izan ere, Saieko eta Ormaiztegi taldeak mahoneroengandik puntu bakarrera zeuden eta biek irabazi dituzte haien partiduak. Hala, "pena handiz" bada ere, zortzigarren postuan amaitu du Soraluce Bergarak, eta jaitsiera fasea jokatu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak