Laguntza behar duen bihotza

Txomin Madina Milikua 2022ko urt. 30a, 11:13

Ndank Ndank elkarteak Khady Ndong senegaldarrari laguntzeko kanpaina jarri du martxan. Elkartearen kolaboratzaile estua da Ndong, eta kardiopatia bat tarteko ebakuntza egin behar diote.

Khady Ndong senegaldarrari laguntzeko deialdia egin du Bergarako Ndank Ndank elkarteak. Elkartetik adierazi dutenez, harreman estua dute Ndongekin, bera delako Senegalera egiten dituzten bidaietan harrera egiten diena, baita egonaldian beharrezko laguntza eskaini ere. Elkarteko oihal eta artikuluak erosketen ardura ere berea da. Horretaz gain, Ndank Ndank-eko presidente Mamadou Sarren etxean hazitakoa da.

Khady Ndongek ebakuntza bat eskatzen duen kardiopatia bat du, eta orain arte itxaron arren, medikuak dio ezin dela gehiago atzeratu. Baina Senegalen medikuntza pribatua da, eta Ndongi egin behar dioten ebakuntzaren eta ondorengo ospitalizazioaren kostua 5.000 eurokoa da.

Elkarteak ostiral arratsaldean jarri zuen martxan laguntza deialdia eta ordu gutxitan 1.000 euro jaso ditu. Lagundu gura duenak bizum-era egin dezake ekarpena –aplikazioko donazio edo eman ataletik–, baita Rural Kutxako ES8630080169522459228025 kontura transferentzia eginda ere. Zalantzak dituenak 636 16 30 10 telefono zenbakian argitu ditzake.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak