3 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta, eta edukiera mugatuarekin, hamar lagun batu dira Seminarixoan. "Tailer moduan planteatuta dago, eta, askotariko dinamikak landuz, parte hartzea, sormena eta espresioa landu ditugu. Askotan, gurasoek sorpresak eramaten dituzte, haien seme-alaben gaitasun edo erreakzioekin harrituta".
Elkarlanetik sortutako saioa izan da gaurkoa Seminrixoan. Arantzabalen zuzeneko musikarekin eta Vicentek gidatuta, aurretik ere egin dituzte hainbat saio, eta arrakastatsuak izan direla zehaztu dute.