Zuzeneko musika eta bertako produktuekin egindako mokadutxoak ez dira falta izan prozesuan parte hartu dutenei esker ona adieraztea helburuarekin antolatu duten ekitaldian: "Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartze prozesua diseinatu eta gauzatu duten guraso eta irakasleei, auzolanean buru-belarri aritu diren ikasle, guraso eta irakasleei, berrerabiltzeko materiala eskaini diguten herritar eta enpresei...".
"Inklusiboa eta hezitzailea"
2017an abiatutako proiektua da atzeko patioan jolasleku "inklusibo eta hezitzailea" sortzearena: "Parte-hartze prozesu emankorra gauzatu zen 4-5 urteko ikasleekin eta hainbat irakasle eta gurasorekin, eta bertan zehaztu zituzten patioak jaso beharreko hainbat elementu: jolas sinbolikorako bitartekoak, etxolak, material naturalak –egurrak, lurra, ura, landareak...–, harea-gunea, oreka-jolasak... Guzti-guztiak haurrek esperimentatzeko duten beharra asetzeko"