Hilabeteroko "ohiko" kontzertua izango dela azaldu dute, "berezitasun handirik gabe". Izan ere, segurtasun protokoloekin jarraitu eta bandaren jarduerak sortutako kutsatzerik izan ez duten arren, bestelako arloetan hainbat musikari kutsatu eta zailtasunak izan dituzte entseatzeko eta baita kontzerturako ere.
Egoera horretan, ez dute "errepertorio zailegirik" prestatu nahi izan, baina betiko moduan, anitza eta gustu guztietarako aproposa izango dela azaldu du Enrike Txurruka zuzendariak.
Hemen domekako kontzertuko egitaraua:
CARLOTEÑO (1964) ……….............................Miguel Glz. Bastida
PERSIAR MERKATU BATEN (1920) ………. Albert W. Ketèlbey
SANTA AGEDA (2021) ….…...........................Herrikoia Mold: E.Txurruka
A DISCOVERY FANTASY (1993) ……….........Jan de Haan
SOCA (2014) ….…...........................................Victoriano Valencia