Joan den astean, urtarrilaren 17an hasi zituzten Labegaraietako parkearen berritze lanak. Profil desberdinak dituzten erabiltzaileentzat moldatuko dute, "zirkuitu moldakorragoa eta dinamikoagoa" izan dadin, eta horrela, "espazioa inklusiboagoa" eginez, adierazi dute Udaletik.
Horretarako, lurra leundu egingo dute eta hainbat elementu jarriko dituzte; oztopo berriak eta hormigoizko arrapalak, esaterako. Tirolina aldera dagoen ertz luzean, ostera, hormatxoa jarriko da harri koskorrak skate pistan sar ez daitezen.
Proiektuaren ardura duen arkitektoa Daniel Yabar da, skate parkeetan espezialista, eta hori idazteko Bergarako Gurpildun Oholak skate taldeko ordezkariekin egon da haien iritzia jasotzeko.