Kanpainaren helburua izan da erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea, beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea eta erabiltzaileen zalantzak argitzea. Hala, kanpaina urriaren 25an hasi zen eta herriz herri ibili diren Bidegiko arreta zerbitzukoek 5.089 herritar artatu dituzte urtarrilaren 21a arte. Hauetatik 2.562ek Abiaturen eskaera bertan egin dute, beste 335ek autoaren matrikula kreditu txartelari atxikitzea aukeratu dute eta besteek informazioa etxera eraman dute. Izandako erantzun ona medio eta jasotako deien aurrean, Foru Aldundiak, Bidegiren batera, Goierri, Urola Garaia eta Debagoieneko herrietan antolatutako aurrez aurreko zerbitzua luzatzea erabaki du.
Aurrez aurreko zerbitzua herriz-herri
Zerbitzuaren egutegi berria urtarrilaren 31an hasiko da Beasainen eta otsailaren 18an amaituko da Bergaran. Udalerrietan aurrez aurreko zerbitzu ibiltarikoak noiz eta non egongo diren egutegia honakoa da:
- BEASAIN. Urtarrilak 31. Otsailak 8. Udaletxean.
- ZUMARRAGA. Otsailak 1-14. Zelai Arizti kultura etxean.
- URRETXU. Otsailak 2-11. Udaletxean.
- IDIAZABAL. Otsailak 3. Udaletxean.
- LEGAZPI. Otsailak 4-15. Udaletxean.
- ORMAIZTEGI. Otsailak 7. Gizarte etxean.
- BERGARA. Otsailak 9-18. Ondartzan (AP-1) goizez eta udaletxean arratsaldez.
- EZKIO-ITSASO. Otsailak 10. Udaletxean.
- ANTZUOLA. Otsailak 16. Udaletxean.
Aurrez aurreko zerbitzuaren ordutegia: Goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da, arreta-gune guztietan tarifei, deskontuei eta eskaera-inprimakiei buruzko informazioa egongo dela jakinarazi dute.
Kanonak, motozikletei izan ezik
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren arabera, ibilgailu motordun guztiei eragiten die kanonak, motozikletei izan ezik. Hori horrela honakoa jakinarazi dute Aldunditik: "Kanonaren helburua da azpiegitura erabiltzen duenari helaraztea gure ahalmen handiko errepideek behar dituzten eraikuntza-, kontserbazio- eta kudeaketa-kostu handiak berreskuratzeko lana".
Abiaturi dagokionez, eskaera edo matrikula banku-txartel bati lotzea bide telematikoz egin daiteke Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) edo aurrez aurre Aritzetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (izen bereko zerbitzugunean, GI-20 errepidean, 14,800 KP).
A-636 Tarifak
IBILBIDEA |
ABIATURIK GABE |
ABIATUREKIN (Deskontu progresiboak, gutxienez 6 joan-etorri hilean) |
||
1-8 Igarobidea 25% |
9-20 Igarobidea 55% |
21 Igarobidetik aurrera 75% |
||
Beasain-Ormaiztegi |
0,38€ |
0,28€ |
0,17€ |
0,09€ |
Ormaiztegi- Zumarraga |
0,74€ |
0,55€ |
0,33€ |
0,18€ |
Legazpi/Urretxu-Bergara |
1,41€ |
1,06€ |
0,63€ |
0,35 |
Legazpi/Urretxu-Antzuola |
0,48€ |
0,36€ |
0,22€ |
0,12€ |