Gustura dabiltza beste hainbat erraldoi talderekin Bergaratik joandakoak. Bartzelonatik gertu dagoen Castellbisbal herrian daude, eta harrera beroa jaso dute. Udaletxean lehenengo eta herriko kaleetan gero. "Atzo herriko taldearekin ibili ginen kalez kale. Gaur, berriz, zazpi erraldoi talde gabiltza. Guztiak dira kataluniarrak gu kenduta", azaldu dute.
Castellbisbal herrian 31. erraldoi topaketa egiten ari dira; 31a trobada de gegants. Bi udaletako ordezkarien artean ere egon da hartu emana. Taldearen egindako harrera ekitaldian izan ziren Castellbisbal herriko alkatea eta kultura zinegotzia, baita ere Bergarako zinegotzi Zihortza Marzan.
Gaurko egunarekin emango diote amaiera Castellbisbaleko egonaldiari bergararrek.