Kontalariarena Laboratorium museoan dagoen Hidrogeno berdea. Klima aldaketaren konponbidea? izeneko erakusketaren baitan antolatutako ekintza izan da, eta datorren astean, urtarrilaren 29an eskainiko du bigarren emanaldia.
Klima larrialdiaren aurrean hidrogeno berdeak eskaintzen dituen aukeren berri ematea du helburu erakusketak, eta, errealitate hori haurrei helarazteko bidea ematen du Sorgina Txirulinak. Lurra zaintzearen garrantziaz jardun du Erica Liquetek ordu eta erdiko saioan zehar, eta haurren parte-hartzea bilatu du uneoro: "Lurra gaixorik dago, zer egin genezake? Zuen gurasoek zer egiten dute zuen gaixotzen zaretenean?"