Gaur bisita berezia izan dute Bergarako Miguel Altunan. Eusko Jaurlaritzako eta Galiziako hezkuntza sailetako ordezkariak izan dira bisitan lanbide heziketako ikastetxeak dituen instalazioak eta erabiltzen dituen metodologiak bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitarien artean izan dira, Bergaran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz; Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo; Galiziako Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitate sailburu Roman Rodriguez Gonzalez; Galiziako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkari nagusi Jose Luis Lema; eta Galiziako Hezkuntza saileko prentsa arduradun Abraham Coco Barajas.
"Bisita berezi bezain garrantzitsua jaso dugu Miguel Altunan, eta egunerokoan erabiltzen ditugun metodologia eta instalazio berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute", azaldu dute ikastetxeko ordezkariek.