Ipuin kontaketa berezia sortu du Sorgina Txirulinak, Sopelako ipuin kontalari eta txirula-joleak. 4 eta 8 urte arteko neska-mutikoei gomendatutako istorioa asmatu du eta umeekin egiteko dinamika sortu. Hidrogeno Berdea izango dute ardatz saioek eta ipuinetan agertuko dira hidrogenoa duten elementuak: ura, eguzkia, zura, gas naturala eta azukrea, besteak beste.
Urtarrilaren 22an eta 29an eskainiko ditu saioak, 11:00etan, museoaren harreran –umeen gurasoak ere egon ahal izango dira–; 30 minutuko iraupena izango dute.