Sabadellen hiru partidu irabazita sailkapeneko lehen postuan da Burdinola taldea

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 18a, 08:07

Burdinola hockey taldea.

Aste bukaera "borobila" izan du Burdinola hockey taldeak; izan ere, Sabadellen (Bartzelona) jokatutako hiru partiduak irabazi ditu eta sailkapen buruan da 16 punturekin.

Lobos de Iscar taldearen aurka 0 eta 12 irabazi zuen. Bost jokalari gaztek debuta egin zuten partiduan, hasieratik izan zirela jaun eta jabe adierazi dute.

Burdinola eta Lobos de Iscar taldeetako jokalariak.

Metropolitanoren aurkako partidua ez zen "samurra" izan baina garaipena eskuratzea lortu zuten, 7 eta 4 emaitzarekin. "Partidu oso gogorra izan zen; izan ere, talde biek ondo ezagutzen dute elkar", adierazi dute. Burdinola aurreratu zen markagailuan baina Metropolitanok berdintzea lortu zuen launa. Azken hamar minutuetan, baina, partiduaren jabe egin zen talde bergararra: "Baretu egin zuen jokoa, eta arrisku gutxi hartuta, poliki-poliki, garaipena lortu zuen".

Metropolitano eta Burdinola taldeetako jokalariak.

Azken partiduan Alas de Saguntoren aurka jardun zuen eta 0 eta 5 irabazi: "Burdinolak bere jokoa egin zuen, atzean sendo eta aurrean aukera asko lortuta". 

Burdinola eta Alas de Sagunto taldeetako jokalariak.

Hona hemen sailkapena:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak