Amaikak Bat taldeak 1-2 gainditu du Bergara, Ipintzan

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko urt. 16a, 10:39

Talde mahoneroak gehiago merezi izan du berdegunean, baina hiru puntuak, azkenean, donostiarrek eskuratu dituzte bi golei esker.

Porrot zigor handiegia izan da Bergarako neskendako, zelaian, ez baitira Amaikak Bat talde baino gutxiago izan. Hala ere, Donostiako taldeak izan dituen bi aukera nagusietan baloia sareetara bidaltzea lortu du, eta 1-2ko garaipena eskuratu dute Ipintza futbol zelaian.

Sailkapenean, gainera, gerturatu egin dira donostiarrak, Bergararen atzetik jarraian daude eta. Debagoieneko taldea 10. sailkatua da, 14 punturekin, Ohorezko Erregional Mailan, eta Amaikak Bat puntu bakarrera gerturatu zaie. Hurrengo jardunaldian, Bergarak Hernaniren aurka jokatuko du etxetik kanpora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak