Txapa irratiak antolatuta, Gasteizko Victimas Club taldeak kontzertua eskaini du gaur Bergarako kartzela zaharrean. Bermutaren ordua izanik eta agertoki txikian jota, giro berezia sortu du boskoteak. Ordubete inguru iraun du emanaldiak; motz geratu da bertaratu diren gehienendako. Argi geratu dena da eguerdiko kontzertuek ere ederto funtzionatzen dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.