Gizonezko bat atxilotu dute Bergaran tabernari bat erasotzea leporatuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urt. 11a, 15:03

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 49 urteko gizon bat atxilotu zuten bart, Bergaran, lesio-delitua leporatuta. Zerbitzaria, hainbat hematomekin, Debagoieneko ospitalera eraman zuten.

Taberna batean zerbitzaria joka ari zirela adierazten zuen deia jaso zuen Ertzaintzak 22:00ak aldera. Bertaratu ziren patruilek baieztatu zuten tabernariak hematomak zituela aurpegian eta odol-isuria begi batean, hala, ospitalera eraman zuten bertan artatu zezaten.

Lekukoen deklarazioa jaso ostean, ustezko erasotzailea sukaldean ezkutatuta aurkitu zuten. Horiek esandakoaren arabera, lokalean ez erretzeko esan zion tabernaren arduradunak bezeroari eta horrek eragin zuen istilua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak