Trafikoan oztopoak eragin dituzte Epeleko eta Osintxuko lur-jausiek

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urtarrilaren 10a

Epeleko lur-jausia gaur eguerdian.

Zaparrada mardulen eraginez Deba ibaiak gainezka egin du. Gainera, Bergaran zirkulazio arazoak ere izan dira hainbat errepidetan. 15:40 inguruan, GI-627 saihesbideko 51. kilometroan lur-jausia izan da. Ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute eta ibilgailuak Osintxutik bideratu. Bestalde, Arrasatetik Kanpanzarrera doan bidea, N-636 ere itxita dago goranzko noranzkoan.

Luizia izan zen atzo gauean Arrasate eta Kanpanzar lotzen dituen errepide zatian, Epeleko zabortegi parean, 28. kilometroan. Duela hilabete gertatutako leku berean izan da eta garbitze lanak egin bitartean itxita dago.

GI-627 saihesbidea ere moztuta dago Osintxu parean, errepidea garbitu artean.

Lur-jausia Bergarako saihesbidean.

Errepidea moztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak