Dolua oinarri, 'Eresia' ikuskizuna zapatuan iritsiko da Seminarixora

Jone Olabarria 2022ko urt. 10a, 12:22

Eresia ikuskizuna estreinatuko du Oier Zuñigak datorren larunbatean, urtarrilak 15, 20:00etan Bergarako Seminarixoan. Zuñigak berak sortu, zuzendu eta antzezten duen lana da eta berarekin izango dira oholtza gainean Belen Cruz aktorea eta Eneko Gil dantzaria.

Udalbiltzak martxan jarritako Geuretik Sortuak proiektuaren bekaldiaren baitan sortu den proiektua da, Antzuola, Bergara eta Elgetako Udalen laguntzarekin. Eresia ikuskizunak "eremu publiko eta komunitarioan, doluari espazio sinboliko-estetikoa eskaintzea bilatzen du", herrian bertan heriotzak dakarren minaz era publikoan eta kolektiboan hausnartzeko.

Amaren heriotzaren ondorioz sortutako lana da Zuñigarena, bere ustetan "ezinbestekoak" dira doluak dakarren min eta hutsuneak osatu eta baretzeko espazioak sortzea: "Senide bat galdu dugunean, erritu sozialak modu nahiko azkarrean eta hausnarketarako aukera gutxirekin ematen dira, ibilbide pertsonal eta intimoari eraginez; gerora, min hori, ezinegona edota bestelako prozesu pertsonalak plaza publikotik atera eta eremu bakartira mugatzen dira".

Udalbiltzaren laguntzarekin

Duela urtebete Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka deialdian irabazle izatetik dator Oier Zuñiga artistak sortutako lana: 15.000€ko beka eskuratu eta bidelagun izan ditu Antzuola, Bergara eta Elgetako Udalak. Udalerri horietan egindako sorkuntza egonaldien prozesua urtebetez luzatu da, eta bertan aritu dira ere Belen Cruz eta Eneko Gil, Zuñigaren zuzendaritzapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak