Jokatu dituzte Udaberri Sariko lehen partiduak

Miren Arregi Amasorrain 2022ko urtarrilaren 9a

Bergarako Mikel Etxezarretak eta Unai Cagigasek osatutako bikoteak 19 eta 22 galdu du Zumaiako Jon Iriondok eta Ekaitz Alcantarak osatutakoaren kontra. Beste partidu bat ere egitekoak ziren Bergarako pilotalekuan baina ezin izan da egin, koronabirusak galarazita.

Binakako Udaberri Txapelketa hasi dute asteburuan eta horren baitako norgehiagoka bat jokatu da gaur Bergarako pilotalekuan. Bergararrek ez diote hasiera guztiz ona eman txapelketari, herrian jokatutako partidua galdu baitute. Bergara Kirol Elkarteak lau bikote izango ditu txapelketa jokatzen; talde bat kadetetan eta hiru nagusien kategorian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak