Ibaiondo kaleko tunela itxi behar izan dute euriteengatik

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urt. 9a, 12:59

Prezipitazioen ondorioz, Deba ibaia hazi egin da, eta horregatik Bergarako udaltzainek Ibaiondo kaleko tunela itxi behar izan dute, herritarren segurtasuna bermatzeko. Bergarako udaltzaingotik jakinarazi dutenez, euriteen ondorioz, lur-jausi txikiak izan dira, putzu handiak sortu, eta goiz osoan zehar zenbait intzidentzia erantzun behar izan dituzte. SOS deiak-etik, berriz, jakinarazi dute abisu horia mantentzen dela gaur eta bihar, egun osoz.

Urak gainezka egin du Deba ibaiko zenbait puntutan, eta Bergaran halako prezipitazio handiak izaten direnean gertatu ohi den moduan,  Ibaiondo kalea izan da itxi behar izan duten lehendabiziko eremua. Hori horrela, seinaleak jarri dituzte herritarrak ohartarazteko, eta, ingurutik pasatzen dena, kontuz pasatzeko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak