Zazpi txapel banatu dituzte Reyes Azkoitia Gabonetako Pilota Sariketan

Eneko Azkarate Laspiur 2022ko urt. 4a, 16:00

Finaletan aritu ziren pilotariak, BKEko kideekin, Reyes Azkoitiarekin eta Juanjo Azula zinegotziariarekin. Argazkia: Iñigo Zaitegi

Bergara Kirol Elkarteko pilota sailak ohiko hitzordua izan zuen abenduaren 30ean Udal Pilotalekuan, Reyes Azkoitiaren izena duen Gabonetako txapelketarekin. Seniorretan, Ander Etxaniz izan zen garaile, Aritz Rezustari 18-9 irabazita; emakumezkoetan, ostera, Arrate Bergarak 18-11 irabazi zion Maddi Barrocali.

Orotara, zazpi final jokatu ziren. Honakoak, mailaka:

  • Seniorrak: Ander Etxaniz-Aritz Rezusta (18-9).
  • Emakumezkoak: Arrate Bergara-Maddi Barrocal (18-11).
  • Kadeteak: Aritz Ormaetxea-Peru Alberdi (18-5).
  • Infantilak: Haritz Etxabe-Aitor Contreras (18-2).
  • Alebinak: Josu Rincón-Unax Alberdi (18-10).
  • Bigarren urteko benjamin aurrekoak: Inar Olano-Amets Agirre (18-6).
  • Lehen urteko benjamin aurrekoak: Aner Etxaniz-Oier Hernández (18-4).

Ander Etxaniz, Senior mailako lehen sariarekin. Argazkia: Iñigo Zaitegi

Arrate Bergara, Emakumezkoen mailako txapeldun sariarekin. Argazkia: Iñigo Zaitegi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak