Urteko lehen mendi irteera

Eneko Azkarate Laspiur 2022ko urtarrilaren 3a

Itsumendiko tontorrean, urtarrilaren 1ean, ateratako argazkia.

Itsumendira egin zuten urteko lehen irteera, Bergarako Pol Pol Mendizale Taldeko beteranoek, urteberri egunean. "25bat elkartu ginen. Gorla Alpino elkartera joan ohi gara beste urte batzuetan hamaiketakoa egitera, baina aurten ere ezin izan dugu COVID-19a dela-eta" adierazi dute Pol Poletik.

Tontorrean argazkia atera eta berriro ere beherantz; izan ere, Gorlako kantina ere itxita zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak