Goizez (11:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 20:00etara) egongo da zabalik Gabonetako jolas parkea, 6 urtetik beherakoentzat (hori da gomendatutako adina), ondorengo neurriekin:
- Edukiera: %60.
- Lekua betetzen denean, ez da sarrera gehiago salduko, eta leihatila behin-behinean itxi egingo da. Irteten den jende kopurua adina sarrera salduko dira.
- Ez da salduko hiru eguneko bonurik (10 eurotan salduko zirela iragarri zen, baina edukierak %60ra murriztuta, ezin da ziurtatu bonua hartzen duenak egunero parkera sartzeko aukera izango duenik.
- Sarrerak egun erdikoak izango dira: bi euro kobratuko da sarrera lau kobratu beharrean. Goizean eta arratsaldean sartu nahi izanez gero, birritan erosi beharko da sarrera.
- Parkea 6 urtetik beherako umeei zuzenduta dago. Jolas parkera umearekin sartzen den helduari Covid ziurtagiria eskatuko zaio sarreran.
Errege Kabalgata
Urtarrilaren 5ean egingo den Errege kabalgatak, Olentzerok eta Mari Domingik egin zuten moduan, ibilbide luzeagoa egingo du, jende pilaketak saihesteko asmoz. 19:00etan abiatuko da Udal biltegitik, plazan ez da beste urte batzuetako geldialdirik egingo eta ibilbidean zehar ez dira goxokiak botako.
Ibilbidea ondorengoa izango da: Udal biltegia - Masterreka - Zubieta - San Lorentzo - Matxiategi - Urdangarin pasealekua – Elemental zaharreko zubipea - Herrilagunak - Irala kalea - Irizar - Barrenkale – San Martin plaza - Bidekurutzeta - San Pedro - Artekale - Arruriaga – Biltegia.
Udaletik eskaera egin diete herritarrei Errege kabalgata hurbilen duten tokian ikus dezaten, toki batetik bestera desplazatu barik. Era berean, maskararen erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazi die.