"Jolaserako eta elkarrekin egoteko" beste gune bat izango dute aurrerantzean bergararrek. Ildo berean doaz, San Martineko Lehen Hezkuntzako eskola komunitatearekin elkarlanean egindako jolas librerako gunea. Horren harira, 2022an, herrigunean, jolaserako gune estalia jartzeko aukera landuko du Udalak.
HHko patioan egindako lanek 151.777,85 euroko aurrekontua izan dute. Kopuru horren %60 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako diru-laguntzarekin ordainduko da, eta gainontzekoa Udalak ipiniko du.