Urtarrilaren 10ean hasiko dira ordaintzen Kattalin elkartearen loterian egokitutako dirua

Mireia Bikuña 2021ko abe. 28a, 15:08

Erositako hiru euroko txartel bakoitzeko, hamabost euro jasoko dira trukean. Euro bakoitzeko, sei euro egokitu zitzaizkion 81.748 zenbakiari, abenduaren 22ko Gabonetako loterian. Irabazitakoa, Bergarako, Donostiako, Ordiziako edo Zumarragako egoitzetan jaso ahal izango da.

Zuzenean emango dute dirua Kattalin elkarteak Gipuzkoan dituen egoitzetan. Diru hori ezin da kobratu banketxeetan. "Eskura emango dugu egokitutakoa, gure bulegoan", esan dute Bergarako elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak