Herritar talde "heterogeneoa" batu zen, "iritzi, egoera, kezka eta sentimendu ezberdinekoak". Baina, oinarri batzuetan ados agertu ziren: Herritar guztien eskubide zibilen defentsan, bazterketarik EZ!; derrigorrezko txertaketarik EZ!; eta COVID ziurtagiririk EZ. "Neurri horiek aurka agertu diren, edo gutxienez, alternatibak planteatzen ari diren talde eta eragile guztiei gure esker beroena eman nahi diegu; eta, oraindik pausua eman ez duten guztiak animatu nahi ditugu, bide honekin bat egitera", esan zuten.