Zubieta eta Masterreka kaleen berritze lanak azaltzeko, bilera irekia urtarrilaren 10ean

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 27a, 09:59

Zubieta kalea, artxiboko irudi batean.

Urtarrileko bigarren hamabostaldian hasiko da Zubieta eta Masterreka kaleak berritzeko lanen lehen fasea. Abenduaren 21ean ekin zioten prestaketa lanei, eta faseak, epeak zein oinezko eta ibilgailuen arteko kudeaketa azaldu asmoz, bilera irekia antolatu du Udalak. Urtarrilaren 10ean izango da, 18:00an Seminarixoan.

Abenduaren 21ean ekin zioten Zubieder enpresako langileek Zubieta eta Masterreka kaleak berritzeko lanen prestaketari. Urtarrileko bigarren hamabostaldian hasiko diren lanen harira, tipografia altxaerak egin dituzte Zubieta kalean eskuzko erremintak erabiliz, Bergarako Udalak ohar bidez adierazi duenez.

Urtarrilaren 12an hasiko dira obrako okupazioekin; besteak beste, Mugertzako aparkalekuan "10 bat auto" kenduko dira kasetak eta material-bilketarako gunea prestatzeko, baita Zubieta kaleko zubiaren aurretik dauden hainbat aparkaleku libratu ere. Udalaren xedea urtarrilaren 17an errepidea moztu eta lanekin hastea da, lehen fasean Zubietako zubitik Bideberriko bidegurutzeraino doan zatia berrituz.

Bilera irekia

Berritze lanek hainbat albo-ondorio izango dituzte oinezko zein ibilgailuen ohiko joan-etorrian. Horren harira, eta lanen faseak, epeak, espazioen eta aparkalekuen kudeaketa zein zerbitzuen antolaketa azaltzeko, bilera irekia deitu du Bergarako Udalak. Urtarrilaren 10ean, astelehena, egingo da Bergarako Seminarixoan, arratsaldeko 18:00tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak