Bergarako kaleak zeharkatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik

Eneko Azkarate Laspiur 2021eko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi txikienen gozamenerako kalerik kale ibili dira aita-amak eta seme-alabak agurtzen, opariak banatzen hasi aurretik. Aurtengoa, ohikoa baino kalejira luzeagoa izan da, gainera, herriaren erdiko kaleetara bai, baina Labegaraietara, Matxiategi eta San Lorentzoraino ere heldu direlarik. Musika Eskolako trikiti eta pandero jotzaileen laguntza izan dute. Egoera berezia dela-eta, kalejiran ez dituzte goxokirik bota, jende pilaketak saihesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak