Osakidetzako langileek egiten duten lana azpimarratuz, osasun publikoan murrizketa gehiagorik ez egitea exijitu eta lehen mailako arretak sufritzen duen kolapsoa salatu zuten.

Osakidetzako langileen deialdiarekin bat eginda, eta Lehen mailako arreta SOS lelopean, 200 lagun inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Bergarako San Martin plazan. Osakidetzak jasaten duen "utzikeria eta kolapsoa" salatu gura izan zuten bertaratu zirenek, "osasun publiko duina" aldarrikatuz.
Osakidetzako langileek egiten duten lana azpimarratuz, osasun publikoan murrizketa gehiagorik ez egitea exijitu eta lehen mailako arretak sufritzen duen kolapsoa salatu zuten.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.