Reyes Azkoitia txapelketako bigarren edizioko finalerdiak jokatuko dituzte bihar, hilak 23, Bergarako frontoian. Agirre, Etxaniz, ilarduiatarrak, Olano, alberditarrak, Zamakola, Rincon, Etxabe, Contreras eta Etxeberria izango dira kantxan, benjamin, infantil eta alebin kategoriatan. Eta, kanporaketa hori gainditzen duten bikoteek finalera egingo dute salto. Abenduaren 30ean jokatuko dituzte final horiek, goizean zehar.