Kukubaso elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan

Jone Olabarria 2021ko abe. 22a, 16:33

Abenduaren 23an eta 30ean 17:30etik 20:00etara izango dira Irala kalean Kukubaso elkarteko kideak, bazkide berriak lortzeko jarriko duten mahaian

Bazkide berriei eko-motxilak oparituko dizkiete, eta erronka ere bota diete: "Baietz gutako bakoitzak datozen egunetan bazkide berri bat lortu! Senide, lagun, lankideak... tentatu, animatu eta konbentzitu". Lan horretan laguntzeko 30 euroren truke Kukubasolagun Txartela eskuratzeko aukera ere badagoela azaldu dute.

Bazkideen ekarpena, laguntza ekonomikoa eta bestelako lanetarako parte hartzea "ezinbestekoak" direla gogorarazi dute: "Guztiona izatea nahiko genukeen proiektu hau ezin izango genuen martxan jarri zuengatik izan ez balitz. Hasiera-hasieratik eskainitako babesagatik, eskerrik asko denei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak