Helburu solidarioa ere izango dute urtarrilaren 5eko futbol txapelketek Bergaran

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko abe. 21a, 15:30

Mutilen gazte mailako ohiko txapelketaz gain, emakumeena ere izango da lehen aldiz, eta biek balioko dute haurtzaroko muskulu-atrofia espinal deritzon gaitzarekin lotutako Fundame fundazioari laguntzeko.

Bi txapelketetarako sarrerak bost euro balioko du, eta haiekin zein Bedelkarrek herriko dendek emandako produktuekin osatuko duen saskiaren zozketarekin lortutako dirua Fundamerentzat izango da.

Kirol arloari dagokionez, gazte mailako 31. txapelketan, Alfredo Najeraren oroimenezkoan, Bergara, Reala eta Alaves ariko dira lehian Agorrosinen.

Emakumeen txapelketan, berriz, Bergara, Reala eta Elorrio izango dira lehiakideak, Ipintzan. 

Hiruko erako bi txapelketak Errege Egun bezperan, urtarrilaren 5ean, izango dira, goizez; 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean izango dira norgehiagokak, eta bi txapelketen sari banaketa 13:30ean izango da Agorrosinen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak