COVID-19ak hala eraginda, bertan behera geratu zen iazko eskubaloi eguna. Aurten baina, dagoeneko ohikoa bihurtu den hitzordua berreskuratu eta domekan elkartuko dira Labegaraietan.
Egun osoko egitaraua antolatu dute. Kirolari eta gurasoen arteko partiduak jokatuko dituzte, baita beteranoen eta gaur egungo jokalarien artekoak. Hemen aurtengo egitaraua:
- 10:30tan Infantil Neskak vs Gurasoak
- 11:30tan Kadete Neskak vs Gurasoak
- 13:00tan luntx-a
- 15:30tan hasita jokalari ohien partidua gaur egungo senior taldeen aurka (neska zein mutil)
- 19:00etan luntx-a