Gure Artera Sarek antolatuta, presoen aldeko ekitaldi ugari Gabonetan

Jone Olabarria 2021ko abe. 20a, 13:47

Irudia: Gure Artera Sare.

Urtero egin ohi duen bezala, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatuz ekintza ugari antolatu ditu Gure Artera Sarek Bergaran. "Salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako bidea gauzatzea" exijitu dute, horretarako herriko eragileen arteko elkarlana bultzatuz.

"Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak errespetatuak izan daitezen" lanean jarraitzen du Gure Artera Sarek, "salbuespen legediarekin amaitu eta legedi arrunta aplikatuz, etxerako bidea gauzatzeko".

Horretarako, "aktibazio sozial zein akordio politiko, sindikal, instituzional eta sozial zabal eta anitza lortzean" oinarritu nahi izan dute jarduna: "Herriko eragile guztiekin elkarlana bultzatzeko prest gaude, preso iheslari eta deportatuen afera konpontzea denon eginkizuna delako. Elkarbizitza egoera batera iristeko preso, iheslari eta deportatuen eskubideen errespetua, salbuespen legediaren amaiera eta etxeratzea prozesua gauzatzea ezinbestekoa da".

Gabonak, data bereziak

Gabonak betidanik izan dira preso, iheslari eta deportatuen gaia lantzeko "data kuttunak", eta herri mailan urtero antolatu ohi ditu Gure Artera Sarek ekitaldiak. Honakoa da aurtengo egitaraua:

  • Abenduaren 24an. Olentzero: Elkarretaratzea: kantuan, bidean, presoak etxera. 13:00etan plazan. 5-6 abesti. Letrak: Hator hator, Xalbadorren heriotza, Txoriak txori, Lepoan hartu, kalera-kalera, 564.
  • Sarek abenduaren 26rako Martutenera martxa. Oskarbi Jauregi bertan dagoela eta, Bergaratik joatea planteatu dute.
  • Abenduaren 30ean bertso saioa Seminarixoko karpan. Koplabarik bertso eskolarekin batera. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Nerea Ibartzabal. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. 19:00etan.
  • Abenduaren 31ko ekitaldia. Azken ostirala. Urtero bezala "kale mobilizazio handia" egitea da asmoa.
  • Urtarrilaren 5ean, Fotokola.
  • U-8 manifestazio Nazionala. Bilbon egingo da. Autobusak antolatzen laster hasiko direla zehaztu dute, eta txartelak ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira. "Urte luzeetan bezala, pandemiarekin azken urtean ezik, Bilboko kaleetan, urtarrilaren 8an, ozen aldarrikatuko dugu presoak, iheslari eta deportatuak etxean nahi ditugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak