'Txu-txu trena' bueltan dator Bergarara abenduaren 26an, matxura konpondu ostean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko abenduaren 20a

Badira urte batzuk dagoeneko Gabonen bueltan Txu-txu trena ekartzen duela Bedelkar elkarteak Bergarara. Aurten abenduaren 17rako eta 18rako zegoen aurreikusita baina zapatu arratsaldean trenak matxura bat izan zuen eta ez zegoen herrian bueltaka ibili. Bedelkarretik jakinarazi dute abenduaren 26an itzuliko dela, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara. "Sarrera doakoa izango da, txartel barik erabili ahalko da", diote Bedelkarrekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak