Eguerdi partean izan da mugimendua San Antonioko Napar ferian. Urtero moduan, askotariko produktuen postuak izan dira; hestebeak edo enbutidoak, barazki eta bestelakoen kontserba-latak, bertako esnez egindako gozoak, txokolatea, ardoa... Eta herritar ugarik aprobetxatu dute urtero moduan, Gabon sasoi aurretik bertan erosketa batzuk egiteko.
Omenaldia, Alai Taldeari
Urte askoan izan dira San Antonion gaurko egunez kantuan herriko Alai Taldea otxotea, baina aurten, nahiz eta ez duten abestu, omenaldia jaso dute auzoko elkartearen eskutik. Taldea duela 50 urte sortu zuten eta denbora honetan guztian egindako lana aitortu nahi izan diete taldekideei.