Zine Ikusleen Topaketa Ibiltaria Bergarara iritsiko da eguaztenean. Union de Cineastas taldearekin lankidetzan, audientzien ikerketa batetik eratorritako proiektua da, 2020an Bergaran eta Gipuzkoako beste hamalau udalerritan egin zena.
Urritik abendura bitartean hainbat euskal udalerritan egiten ari dira foroa, audientzien inguruko hitzaldiak eta filmen proiekzioekin. 19:00etan Zinema eta herritarren parte-hartzea: nagusi diren erakusketa ereduen alternatibak. Nola gara daitezke ikuslegoarekiko harremanak? hitzaldia izango da.
Hizlariak Nagore Portugal, Ozzinema zineklubaren eta Errenteriako udako zinemaren arduraduna; Gurutz Albizu, Irungo Kabigorri Ateneoko programazio koordinatzailea; eta Ander Bolívar, Bergarako ZinemaOn zineklubeko kidea izango dira. Ander Gisasola, Kresala Zineklubako kideak gidatuko du hitzaldia. Sarrerak 3 euro balio du.
Zazpi film labur
Era berean, eguazteneko saioan ere, 20:00etan hasita honako laburmetraiak izango dira ikusgai:- A comuñón da miña prima Andrea (Brandán Cerviño, España, 2021, 13’)
- Quebrantos (Koldo Almandoz y Maria Elorza, Euskadi, 2020, 8’)
- Trayectos (Verónica Marín, México, 2020, 10’)
- Azaletik Azalera (Mel Arranz, Euskadi, 2021, 8’)
- El ruido solar (Pablo Hernando, Euskadi, 2020, 16’)
- Fantasma Neon (Leonardo Martinelli, Brasil, 2021, 20’)