Beart-en Gabonetako erakusketa, bihartik aurrera ikusgai

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 16a, 17:27

Beart Elkartearen 2020ko Gabonetako erakusketaren artxiboko irudia.

Bihar irekiko da Beart Elkartearen 2021eko Gabonetako erakusketa. Abenduaren 26a bitarte izango dute herritarrek Aroztegi aretora joan eta margo erakusketa bertatik bertara ikusteko aukera. Aurtengoan, baina, esposizioa ez da herrira mugatuko; urte berriko lehen hiruhilekoan Bilboko bost auzotan ikusi ahal izango da, Expodistrito programaren barruan.

"Margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantendu asmoz", 2021eko Gabonetako erakusketa antolatu du Beart Elkarteak. Bihartik eta abenduaren 17a bitarte, margo ezberdinez osatutako esposizioa izango dute ikusgai herritarrek Aroztegi aretoan.

Aroztegitik Bilbora

Margolanak ikusteko aukera, baina, ez da urtea amaitzearekin batera bukatuko. Izan ere, Bilboko Expodistrito programaren baitan, urte berriko lehen hiruhilekoan Bilboko auzo ezberdinetan jarriko da ikusgai Aroztegiko erakusketa bere osotasunean. Hona egutegi eta espazioak: 

  • Urtarrilaren 11tik 28ra - Abandoko Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra - Begoñako Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra - Errekaldeko Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era - Castañoseko Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra - San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak