Helburua gorputzek, ekintzek eta objektuek eskaintzen dituzten aukerak esploratzea da, dolua eta berau inguratzen duten gaiak modu sortzailean landuz. Era berean, antzerkiaren unibertsoan murgildu eta ematen dituen aukerak esploratzea du helburu. Doluaren inguruko esperientziak eta bizipenak jaso gura ditu saioak ere.
'Geuretik sortua' egitasmoaren baitan
Euskarazko arte sorkuntzan eragiteko Udalbiltzatik bultzatutako Geuretik sortuak beka-deialdiak ahalbidetu du tailer artistikoa. Elgetako, Bergarako eta Antzuolako Udalek bultzatutako ekimena da.