'El tren de los locos' liburuaren aurkezpena, zapatuan Kartzela Zaharrean

Jone Olabarria 2021ko abe. 13a, 10:45

Datorren zapatuan, abenduak 18, 18:00etan, Patxi Irurzun idazle nafarraren 'El tren de los locos' liburua aurkeztuko du Angiolillo liburutegiak Kartzela Zaharrean. Eleberriaren zati bat, aurkezpena egingo den lekuan bertan, Bergarako kartzela zaharrean gertatzen da.

El tren de los locos eleberri historikoa eta abenturazkoa da, beste genero batzuekin nahastua; hala nola, nobela beltza, erotismoa,…beti ere Patxi Irurzunen "ikuspegi bereziarekin".

1897ko udan, Michele Angiolillo anarkista italiarrak hiru tiroz hil zuen Antonio Canovas del Castillo, Espainiako Gobernuko presidentea. Magnizidioa Santa Agedako bainuetxe aristokratikoan gertatzen da eta ekintzaren ondoren zoritxarrean erori, eta handik urtebetera ospitale psikiatriko bihurtuko da. Bainuetxeko langilea den Mauriziaren begiradatik, bainuetxeko urrezko urteak (dantzak, festak, kasinoa, belle epoque,...) kontatzek ditu eleberriak, baita Zaragozako eta Valladolideko zoroetxeetako gaixoek Santa Agedara trenez egiten duten bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak