Abenduaren 18ko Gabonetako kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Jone Olabarria 2021ko abe. 9a, 16:32

2019ko kontzertuko irudia.

Gaur, abenduak 9, 18:00etan jarriko dira salgai Gabonetako kontzerturako sarrerak, www.seminarixoa.eus helbidean eta Seminarixoko takillan. Momentuz 430 sarrera jarriko dituzte salgai, edukiera murriztuarekin, eta egoerak ahalbidetzen badu gainerako sarrerak jarriko dituzte salgai aurrerago

Kontzertua abenduaren 18an egingo dute, eta Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi gaztea eta Bergarako Musika Eskolak, 20:30ean udal pilotalekuan. Momentuz, edukiera murriztuarekin jarri dira sarrerak salgai (430). Datorren astelehenean, hilak 13, Eusko Jaurlaritzak edukierak murrizteko neurririk hartzen ez badu, gainontzeko sarrerak jarriko dituzte salgai.  

Gonbidatu bereziarekin

Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak, musika bandak eta Orkestra Sinfonikoak parte hartuko dute. Gonbidatu berezia ere izango da aurten: Idoia Asurmendik Viejo refranero kantua interpretatuko du Orkestra Sinfonikoarekin. Gaur, abenduak 9, 18:00etan jarriko dira salgai Gabonetako kontzerturako sarrerak, www.seminarixoa.eus helbidean eta Seminarixoko takillan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak