Emakumeen ahalduntzerako hiru saio Bergaran, amatasunetik hasita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko abe. 10a, 08:44

Olatz Salvadorrek Musika eta ahalduntzea izeneko saioa dinamizatuko du. Argazkia: Ttap.

Bergarako Jabekuntza Eskolak amatasun bizigarriago bat, zaintza lanak eta musika bidezko ahalduntzea aldarrikatuko ditu hurengo hiru saioetan. Lehena zapatuan izango da, abenduak 11; izena emateko azken eguna da gaur, abenduak 10.

Emakumeendako Jabekuntza Eskolaren barruan, hiru saio antolatu dituzte: Ainara Gorostizuk dinamizatuko duen Amatasun praktika biziagarriagoak izeneko saioa, abenduaren 11n; Maria Juncayk gidatuko duen Zaintza lanak eta ekintzailetza emakume migratuentzat, urtarrilaren 16an; eta Olatz Salvadorrek dinamizatuko duen Musika eta ahalduntzea, urtarrilaren 29an. Parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik: 943 77 91 00 edo berdintasuna@bergara.eus; biharko saiorako izen-ematea gaur itxiko dute eta hiru saioak Agorrosinen egingo dira, 10:00etan.

Umeen zaintza, emakumeengan

"Amatasun bizigarriago baterako" ahalduntzea da biharko saioaren helburuetako bat: "Beste alor batzuetan ahalduntzea lortu badugu ere, haurren zaintza emakumeen bizkar gelditzen da nagusiki. Esparru honetan ere emakumeok hausnartu, partekatu eta ahaldundu behar dugu, zaintza erdigunean jarri bai baina amatasuna sanoago eta bizigarriago egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak