DanobatGroup kooperatiba taldeak euskaraz lan egiteko duten konpromisoa berretsi du: "Orain dela 21 urtetik ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta aurten, 2021-2024 plan estrategikoa diseinatu eta euskara planeko erronkak eta helburuak ere onartu dira. Euskaraz izango gara leloak modu argian jasotzen du kooperatiba taldearen erabakia eta konpromisoa. Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan..".