Kadete mailako emakumezkoen Bergara Hiria txapelketa jokatu da gaur goizean Labegaraietan. 40 minutuko hiru lehiatan, Debagoieneko, Errioxako eta Gipuzkoako selekzioak aritu dira nor baino nor gehiago. Lorea Gabilondo elgoibartarrak zuzendutako Gipuzkoako selekzioa izan da nagusi, baina emaitzatik harago, gozatu ederra hartu dute eskubaloiaren bueltan bildu diren jokalari zein zaletuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.