Jarri dituzte dagoeneko Gabonetako argiak Bergaran, baina aurten, herritarren eskariei erantzunez, herriko hiru puntu gehiagotan ezarri dituzte argiak. Udalak jakitera eman du asteartean, abenduak 7, piztuko dituztela argiok eta 2022ko urtarrilaren 6ra arte egongo direla martxan. Hasiera batean 19.239euroko aurrekontua kalkulatu zuten, baina azken uneko aldaketak medio, 20.825 eurotan gelditu da.
Honako puntu hauetan jarri dituzte Gabonetako argiak:
-Barrenkale
-Bidekurutzeta
-Artekale
-San Pedro
-Ibargaraiko biribilgunea
-Espoloia
-Domingo Irala kalea
-Fraiskozuri
-Agorrosin kirolguneko sarrera
-San Antonioko biribilgunea
-San Lorentzoko biribilgunea
-Udaletxeko fatxada
-Oxirondoko merkatuko sarrera
-Simon Arrieta
-Bolu
-Matxiategi