Pentsioen balioa handitzeko lege-proiektua sutara bota dute Bergarako pentsiodunek

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 30a, 13:02

Pentsioen erosahalmena bermatzeko lege-proiektua onartu zuen Diputatuen Kongresuko Lan Gizarte, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Batzordeak azaroaren 22an. Bergarako pentsiodunek uko egin diote horri eta sutara bota, pentsio publikoen eta duinen alde agertuta.

"Batzordean onartutako zuzenketen alderdi positiboak kontuan hartuta ere, indarrean dauden murrizketak berresten ditu. Beste batzuei atea irekitzen die eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen du", adierazi dute Bergarako pentsiodunek eta horregatik lege-proiektu horri uko egin zioten sutara botata: "Uko egiten diogu pentsioen erosteko ahalmena mantentzea bermatzen ez duen lege-proiektua delako. Orain, urteko inflazioaren batez bestekoa aplikatu nahi da % 3 galduz".

Pentsio publikoen eta duinen alde agertu dira, "edonork gobernatuta" ere. Eta gogorarazi dute elkarretaratzeekin jarraitzen dutela astelehenetan; etena egingo dute abenduaren 6an –zubia tarteko– baina 13an berrekingo diete protestei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak