LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta eskaini nahi du lanak: "Trans bat lasai bizi daiteke Albizturren? Bi lesbiana gaztek euren arteko maitasuna modu irekian adieraz dezakete Arbizun? Eta bi gizon helduk bikote harreman arrunta izan dezakete Baigorrin? Zer motako erantzun eta erreakzioak jasotzen dituzte euren lagun, familiako kide eta herritarrengandik diren modukoak izateagatik?".
Antzerkia, hausnarketarako tresna
Azken urteetan LGBTI+ kolektiboaren eskubideen aldeko lanean "urrats garrantzitsuak" eman diren arren, benetako berdintasuna lortu arte "bide luzea" dago egiteko: "Horregatik ezinbestekoa dugu arlo ezberdinetan lanean jarraitzea. Antzerkia tresna ezin egokiagoa da gogoeta hori egiteko, eta asmo horretan oinarrituta sortu dugu Esnatu Naiz kabareta".
Sarrerak ohi bezala Seminarixoko webgunean edo takilan eskuratu daitezke, 8 eurotan.