Bi helburu nagusirekin egin dute gaur ekitaldia Kalebarren alkartetxean. Iker Intzak azaldu duenez, alkartetxearen berrirekieran hilabeteak daramatzate lanean, eta azken unera arte ekitaldia kolokan egon den arren, osasun egoera eta eguraldia medioa, gaur egin dute berrirekiera ekitaldia.
Etorkizunean "herritarrendako gune" izan nahi du alkartetxeak: "Bertan ekintzak egin ahal izateko elkarte modura planteatu dugu, herritarrendako gune bat bezala. Logo eta bestelakoak kendu, eta herriarendako gune batean bilakatu nahi izan dugu Kalebarren alkartetxea. COVID-19aren ostean, aitzaki ona iruditu zitzaigun proiektua egiteko eta irailean hasi ginen lanean; pintatzen, txukuntzen, itxura berri bat ematen...".
Garitanori omenaldia
Berrirekieraz gain, Eusko Alkartasunaren sorreratik Juan Mari Garitanok egindako lana eta Bergaran EA bultzatu izana eskertu nahi izan dute omenaldiarekin: "Azken finean, orain arte berak bultzatu du herrian EAko militantzia, beste askoren artean, esaterako, lokal honen beraren sorrerarekin. Ikusten genuen momentu polita zela, aitzakia aprobetxatu eta omenalditxoa eskaintzeko".