Parte hartu duten dantzarien artean, zazpi bikote Azpeitikoak izan dira, bi Lezokoak eta bikote bana Ibarrakoa, Zestoakoa, Lezo-Pasai Donibanekoa eta Lezo-Bidaniakoa. Hain zuzen ere, Lezoko Olatz Azkuek eta Mikel Esnaolak eskuratu dute hirugarren postua, eta bigarren postua aldiz Nora Aizpuru eta Iker Zabalarentzat izan da, biak azpeitiarrak.
Horiez gain, sari bereziak ere banatu dituzte; jantzi egokienaren saria Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak eraman dute, eta 12 urte artekoetan ondoen sailkatu den bikotearen Enara Artolak eta Danel Castillok, Lezo-Pasai Donibanetik. Jantzi egokienaren saria ematerakoan, Aizpuru eta Zabalaren jantziak XX.mende hasierakoen kopiak direla baloratu du epai-mahaiak, Bizkaian, Beasainen eta Baionan aurkitutako piezen kopiak.
Musika eskolakoen emanaldia
Txapelketa bukatzeko Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek parte hartu dute. Txistulariek Jose Inazio Ansorenaren Lexearen habanera jo dute, eta 11-12 urteko neska-mutikoekin osatutako taldeak Gipuzkoako pausoetan oinarritutako koreografia eskaini dute.