33 odol-emaile omendu dituzte San Joxepe erretiratuen elkartean

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 28a, 13:09

Omendu dituzten odol-emaileak, San Joxepen.

Ekitaldi xume bezain hunkigarria egin du gaur, domeka, Bergarako Odol Emaileen Elkarteak, San Joxepen. Izan ere, odola ematearen garrantzia azpimarratzeaz gain, Bergarako hainbat odol-emaile omendu ditu, diplomak eta plakak emanez.

Eman duten odolaren arabera omendu dituzte. Hau da, hamasei odol-emailek jaso dute zilarrezko diploma (25 donazio); urrezko diploma bost emakumek jaso dute (40 donazio) eta lau gizonezkok (5o donazio); emaile handien plaka, azkenik, hiru emakumek jaso dute (60 donazio) eta bost gizonezkok (75 donazio).

Ondoren, guztiek elkarrekin talde argazki bat atera dute. Bidez batez, Bergarako Odol Emaileen Elkarteak eskerrak eman dizkio San Joxepe elkarteari, ekitaldia han egiteko aukera eskaintzeagatik.

Hurrengo odol ateratzea abenduaren 15ean izango da. Argibide gehiago, 747 42 99 20 zenbakira deituta (Dulce).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak